XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LXVII. 1. Ustegabeko asalduarekin soldadu erromatarrak ezbaian ziren, ez zekiten zer egin eta noraezean zebiltzan.

Etsaien babestalde batek eragozten zien ikurrak eta ezkutuak ziren hiriko babeslekurako bidea eta aurrez hertsiriko ateek ihesa.

Horrez gain emakumeek eta umeek harritzarrak eta eskuerara aurkitzen zutena botatzen zuten lehiaka etxeetako teilatuetatik.

2. Horrela ezin zuten ekidin bi aldetatik zetorren gaitza eta adoretsuenek ezin zioten eutsi makalenen erasoari; onei eta txarrei, indartsuei eta ahulei elkarrekin mozten zitzaien mendekubiderik gabe lepoa.

3. Hain egoera latzean, numidiarrak erabat suminduta zirelarik eta hiria alde guztietatik hertsita, italiko guztietatik ampsup253; Hemen, aurrerago bezala (LXIX, 4), Turpilio ez zela erromatarra azpimarratzen du Salustiok., hiriaren buru zen Turpilio bakarrik lotu zitzaion ihesari kalte gabe.

Ez dakigu bere ostatu emalearen errukiarengatik, hitzarmenen batengatik ala ustegabean gertatu zen horrela, baina donge eta iguingarri iruditzen zait, hainbeste zorigaberen artean nahiago izan zuelako bizitza lotsagarria ospe garbia baino ampsup254; Plutarkok beste era oso ezberdin baten aurkezten du arazoa Marioren bizitzan. Honen arabera errugabe zen Turpilio eta Mario izan zen errudun bezala epaitzeko ahaleginak egin zituena. Epai hauxe izan bide zen gainera, Plutarkoren iritziz, Metelo eta Marioren arteko harremana gehien bat garraztu zuena..

LXVIII. 1. Metelok Vagan gertaturikoen berri izan zuenean alde egin zuen saminduta une batez jendaurretik.

Gero doluarekin haserrea nahasi zenean irainaren mendeku hartzeko lehiatu zen arreta guztiz.

2. Eguzkia sartzerakoan zama eta zamaldarik gabe atera zituen negua igarotzen bere menpe zuen legioa eta ahal izan zituen zaldizko numidiar guztiak (...)